XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKINGARRIAK

JAKINGARRIAK ZER DA?

JAKINGARRIAK Eskoriatzako Irakasle Eskolan kokatuta dagoen Dokumentazio-Zentruko informazio-tresna da: bai Dokumentazio-Zentruak jasoten eta egiten dituen materialen berri emateko tresna eta bai informazio bibliografikoa emateko ere.

D. Zentruak, Eskolaren berrikuntza eta eskolaren euskalduntze prozesuan, lagungarriak izan daitezkeen materialak eskaini nahi ditu; horregatik, sortu eta bildu diren baliabideak erizpide batzuen arabera izan dira aukeratuak:

- Irakaskuntza funtzionala ahalbidetzen duten baliabideak.

- Haurren zeregin aktiboa bultzatzen duten baliabideak.

- Komunikaziorako eta elkarekintzarako espazio aproposak sortzen dituzten baliabideak.

Nahiz eta D. Zentruaren esparrua 0-7 urte bitartekoa izan, badu adin honen mugetatik ateratzen den arlo bat, Hizkuntzaren didaktikarena, hain zuzen; arlo honen barruak erreziklaiaren inguruan bildutako hainbat material dago, baita Euskara-koordinatzailearekin elkarlanean sortutakoak eta bildutakoak ere.

JAKINGARRIAK aldizkarian eskaintzen diren materialak jasotzeko bide ezberdinak daude:

- Liburutegi-zerbitzua: Zerbitzu honen bidez liburuen mailegua egin liteke.

- Fotokopiak: Artikulu, dokumentu eta baliabide batzuk eskuratzeko bidea eskaintzen du.

- Baliabideen mailegua: Zerbitzu honen bidez zenbait material eskaintzen da:

- Diapositibak

- Bideoak

- ...

D. Zentrua Eskoriatzako Irakasle Eskolan dago kokatuta.

Asteartetan egoten da irekita arratsaldeko 5,30etatik 7ak arte.

Arduradunak:
Irakasle Eskola: Nerea Alzola
Mariam Bilbatua
Juanjo Otaño
Resu Abasolo, OHOko irakaslea.

(Oharra: Komenigarria da etorri nahi dutenek aurrez abisatzea)